Astigarragako Udalak lan-eskaintza publiko berri bat onartu zuen otsaileko azken astean, eta ostiralean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Guztira, zortzi lanpostu betetzeko deialdia egin dute, postu kopurua prozesuan zehar haunditzeko aukerarekin.
Honakoak dira onartu berri duten eskaintzan bete beharreko lanpostu publikoak: Administrazio orokorreko teknikaria (lanpostu 1), Obra eta Zerbitzuetako arduraduna eta Arkitekto Teknikoa (lanpostu 1), Brigadako arduraduna (lanpostu 1), Eraikinen eta instalazioen arduraduna (lanpostu 1), Lan anitzeko peoia (2 lanpostu), Gizarte langilea (lanpostu 1) eta Administraria (lanpostu 1). Administrarien plaza kopurua da prozesuan zehar haunditu ahal izango dena, sortzen diren lanpostu hutsen arabera.
Eskaintzako postu bakoitzaren azpieskala, sailkapen taldea eta hizkuntza eskakizuna martxoaren 10ean argitaratutako Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean topatu daitezke.
Liburutegiko eta artxiboko arduradun lanpostua betetzeko deialdia, zabalik
Oposizio libreei dagokienez, zabalik jarraitzen du artxiboko eta liburutegiko arduradunaren plaza hornitzeko prozesuak. Apirilaren 3an itxiko da eskaerak jasotzeko epea.
Lanpostu hori betetzen duen pertsonak artxiboa eta Liburutegi Zerbitzua kudeatu beharko ditu; hala nola, Udal Artxiboaren eta bertan dauden elementu eta ekipoen mantentzeaz, segurtasunaz eta kontserbazioaz arduratuko da, eta liburutegiko erabiltzaileek egindako eskaerak eta beharrak jaso eta aztertuko ditu.
Hautaketa prozesuan onartua izateko baldintzak eskuragarri daude Astigarragako Udalaren webgunean (https://www.astigarraga.eus/eu/-/abenduaren-28ko-20-2021-legeatik-eratorritako-aldi-baterako-enplegua-egonkortzeko-hautaketa-prozesua-peoi-ehozlea-).