Giro ederrean pasa zuten Astigarragako Zuhaitz Eguna

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 9a, 00:00
Gustura aritu ziren astigartarrak zuhaitz landaketan.

Giro bikaina izan zuten, joan den igandean, Astigarragako Zuhaitz Eguna ospatzeko. Eguraldia lagun, jende ugari batu zen Astigarragako Udaleko ingurumen sailak antolatutako ekimenera.

Zuhaitz bat landatu zen 2022 urtean Astigarragan jaiotako haur bakoitzeko; beraz, 96 zuhaitz landatu zituzten guztira. Esperientzia polita izan zen etxeko txikientzat, eta landatutako zuhaitzak nola ahazten diren ikustea besterik ez zaie geratzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!