Garaipen estua bezain inportantea, Mundarrok

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 7a, 00:00

Astigartarrak 70-71 nagusitu ziren Saski Axularren kantxan, mutilen Gipuzkoako lehenengo mailan.

Jaitsiera saihesteko erronkarekin, denboraldiko azken txanpan sartu da Mundarro, mutilen Gipuzkoako lehenengo mailan. Eta bide horretan, pauso garrantzitsua eman zuen larunbatean, Saski Axularren kantxan, Donostian: 70-71 nagusitu ziren astigartarrak.

Horrela, bost partidu falta direnean, bi garaipeneko aldea lortu dute jaitsiera zuzeneko postuetan dauden bi taldeekin: Getariakorekin eta Loyola 21 Hoopsekin. Bosna garaipen dauzkate bi talde horiek, sei Añorgak, eta Zazpi Mundarrok. Denboraldia horrela bukatuz gero, mailari eusteko play-offa jokatuko lukete astigartarrek eta añorgarrek, hiru talde jaitsiko baitira bigarren mailara.

Hori ere saihestu nahi dute, dena den, astigartarrek. Eta horretarako, balio bikoitza izan zuen igandeko garaipenak, sailkapenean juxtu aurretik baitago Axular, bederatzi garaipenekin.

Ezin hobeto ekin zion partiduari Mundarrok, eta aurreneko laurdenean 17-20 aurreratu ondoren, abantaila haundia lortu zuen atsedenaldira iritsi aurretik (26-41). Donostiarrak ez zeuden amore emateko, ordea, eta garaipenaren lehian sartu ziren hirugarren laurdenean (49-52). Baina azkeneko laurden estuan, tarte txikiari eusteko gai izan ziren moreak (70-71).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!