Erribera kulturgunerako bi sarbide berri eraikitzeko obrak martxan dira

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 6a, 00:00

Erriberan hasi dira lanak eta 12 aste iraungo dute.

Egokitzapenak egingo dira eta bi eskailera berri eraikiko dira, bakoitza eraikinaren mutur batean.

Erribera kulturgunerako bi sarbide berri eraikitzeko obrak hasi berri dira. Egokitzapenak egingo dira eta bi eskailera berri eraikiko dira, bakoitza eraikinaren mutur batean. Lanek 12 asteko iraupena izango dute. 2020ko irailean inauguratu zen Erribera Kulturgunea. Eraikinak udalerrian eskaintzen diren jarduerak eta zerbitzuak biltzen ditu. Horregatik, erabilera batzuek espazio desberdinak behar dituzte funtzionamenduagatik eta ordutegiagatik.

Proiektu honen helburu nagusia eraikinak hartzen dituen erabileren funtzionaltasuna konpontzea da, haien artean zortasunik sortu gabe. Egokitzapen lanak egingo dira eta bi eskailera berri eraikiko dira, bakoitza eraikinaren mutur batean; suteen aurkako araudia betetzeko eta eraikineko sarbideei dagokienez moldagarritasun haundiagoa eskaintzeko.

Sortuko diren sarbide berriei esker erabiltzaileak nahi duten gunera zuzenean sartu ahal izango dira, beste leku batzuetatik igaro beharrik izan gabe. Sartu-irteeratan funtzionamendu berria ahalbidetzeaz gain, lan hauek larrialdietan ebakuazio-baldintzak betzea bermatuko dute.

Proiektua bi lotetan esleitu zen, biak IPURU, S.L. enpresari esleitu zitzaizkion. Lehenengo lotea, 176.946,93 eurotan (BEZik gabe); eta bigarren lotea, 79.111,08 eurotan (BEZik gabe).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!