Elkarrekin Podemosek ekitaldi politikoa egin zuen atzo. Bertan izan ziren Julen Bengoetxea Astigarragako alkategaia eta Miren Echeveste ahaldun nagusigaia. Astigarragako alkategaiak bere lehentasunezko erronken artean jarri ditu «lehen mailako arretako pediatra eta mediku gehiago eskatzea, udalerrian ahalik eta lasterren bigarren hezkuntza ezartzea eta garraio publiko jasangarria lortzea».
Miren Echevestek Astigarragako osasun publikoaren narriadura salatu du. «Astigarragak prekarietatea eta Osakidetzan gertatzen ari den desegitea sinbolizatzen ditu: Gipuzkoako jaiotza-tasa handiena izanik, pediatra bakarra du eta lehen mailako bi sendagile, besterik ez».