Zuhaitz eguna ospatuko dute bihar, astigartarrek

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 4a, 00:00

Goizeko 11:00etan jarri dute hitzordua eta landaketa Anuskan egingo dute.

Urtero moduan, Astigarragako Udaleko Ingurumen Sailak zuahitz eguna antolatu du, biharko. Goizeko 11:00etan jarri dute horretarako hitzordua, Anuska inguruan. 

Jaiotako haur bakoitzeko, zuhaitz berri bat 

2022an herrian jaiotako haur bakoitzaren izenarekin zuhaitz bat landatuko dute parte hartzaileek, eta Astigarragako Udaleko Ingurumen sailak honakoa aitortu du: «2022an 96 haur jaio ziren Astigarragan, eta guztien etxeetara bidali dugu biharko gonbidapena, xehetasun guztiekin. Horrez gain, parte hartzaileek aitzurra eramatea eskertuko genuke».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!