Astigarragako Udalak eta Astiko elkarteak hitzarmen berria sinatu dute. Orain arteko ibilbideari jarraipena ematea da 2023rako Astikok duen asmoa: «Astigarragako merkatar eta ostalarien elkarlana sustatuz, sektorea bera indartzea, elkarteari ikusgarritasun zabalpena haundiagoa ematea eta herrian kontsumtizen dutenak fidelizatzea». Horretarako, orain arte arrakastatsuak izan diren zenbait ekintza egiten jarraituko du elkarteak, hala nola, Guztion Azoka, deskontu, bonuak, zozketak, opariak...
Guzti honekin, erronka berri bat dute 2023rako: Astiko elkartea gazteengana hurbildu nahi dute, eta horretarako, zenbait ekintza berezi egitea aurreikusi dute. Hitzarmen honen bitartez, Astiko elkarteak 25.000 euroko dirulaguntza jasko duela jakinarazi zuen Udalak.