Emozioak pil-pilean gaur, arteterapiarekin

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 4a, 00:00

Goizeko 10:00etan hasiko da tailerra, Emakumeon Etxean.

Ederki emango diote hasiera larunbat goizari, Astigarragako zenbait emakumek. Izan ere, gaur goizeko 10etarako amen arteko topaketa antolatu dute, Gozamenerako arteterapia izenpean. Astigarragako Emakumeon Etxean egingo dute gaurko ekintza, eta bi ordu t'erdiko tailerra izango da. Elebietan eskainiko dute eta doakoa da, baina bertaratzeko aldez aurretik izena eman beharra zegoela jakinarazi zuen Emakumeon Etxeak.

Gaurko antolatu den arteterapiaren bidez, emozioak landuko dituzte taldean, izan ere, arte terapiak sorkuntza bitartez, obra bakoitza zertarako eta nola adierazi nahi den erabakitzeko aukera eskaintzen du. Arte terapiaren prozesuan, barru-barruko bizipenekin egin daiteke topo, eta sortutako obra hori, barruko emozioen adierazlea izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!