Gaur arratsaldeko 20:00etan, Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik astigartarrak barrez lehertzera bultzatuko dituzte, Erriberan eskainiko duten Luze edo Motz emanaldi umoretsuarekin. Euskeraz izango da ikuskizuna, eta sarrerak 10 euroko prezioa du helduentzat, eta 18 urtez azpikoentzat, 5 euro. Sarrerak eskuragarri daude Astigarragako Udalaren webgunean (astigarraga.eus) eta baita Erribera kulturgunean ere, emanaldia baino ordubete lehenago.
Bakean dagoena bakean utzi lanaren haritik jarraituz, gaur Erriban eskainiko duten ikuskizun honetan, generoa hartuko dute umoregai, gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko. Horretarako hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste.
Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzeko bueltatu dira, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai.