Pailazoak, euskal dantza, bertso emanaldia eta gehiago, martxoko kultur agendan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 3a, 00:00

'Urteak bete, abenturak bizi!' emanaldia eskainiko dute, gaur, Erriberan.

Emanaldietarako sarrerak erosi daitezke astigarraga.eus webgunean; Erribera kulturgunean; edota leihatilan emanaldiaren egunean, ordubete lehenago.

Ehunka jarduera antolatu dituzte Astigarragan martxorako, eta haur, gazte zein helduei bideratuta daude horietako asko. Atzo eman zitzaion hasiera, martxoko kultur agendari, Lur Kortak eskainitako ipuin kontaketarekin, eta gaur jarraipena izango du, antolatutako bi jarduerekin: arratsaldean, Urteak bete, abenturak bizi! antzerkia eskainiko dute etxeko txikientzat eredu diren pailazoek, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek, hain zuzen. Eta antzerkiaz gain, martxoaren 8ari begira, gaur arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara bitartean, haur eta gazteentzako ekintzak antolatu ditu Xaguxar aisialdi taldeak: «emakume erreferenteak bistaratzeko». 

Agendako ekintzez gain, ondorengo ekintza hauek ere antolatu dituzte: Xaguxarren Aste Santuko jarduerak eta etzira arte dago izena emateko aukera; Xaguxarrek antolatutako Goizuetara asteburu pasa, martxoaren 25erako eta 26rako; eta azkenik, Ergobiko Euskal Jaiak, martxoaren 26rako. Emanaldietarako sarrerak astigarraga.eus webgunean erosi daitezke; Erribera kulturgunean; edota Erriberako leihatilan, emanaldiaren egunean bertan, emanaldia baino ordubete lehenago.

 

KULTUR AGENDA

ASTIGARRAGA

GAUR

17:00 eta 19:00 Haurrentzat emanaldia: 'Urteak bete, abenturak bizi'. Erriberan. Sarrerak 3 euro eta 6 euro (+18). 

BIHAR 

20:00 'Luze eta motz' Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen eskutik. Erriberan. Sarrerak 10 euro eta 5 euro (-18).

ETZI 

16:30 Zinea: 'Yuku eta Himalayako lorea'. Erriberan. 

19:00 Zinea: 'Irati'. Erriberan. 

MARTXOAK 6 

09:30 Euskal Dantza tailerra. AEK euskaltegian.

MARTXOAK 7 

19:30 Literatura: Karena. Erriberan, euskeraz. Isabel Etxeberriak zuzenduko du saioa. Parte hartze irekia eta doakoa.

 

 

MARTXOAK 8AREN BUELTAN  

GAUR  (M8)

19:00 Haur eta gazteentzako ekintzak emakume erreferenteak bistaratzeko. Joseba Barandiaran plazan. Xaguxarren eskutik.

BIHAR (M8)

18:00 Sukaldaritza erotiko maskulinoari buruzko tailerra. Gaztelekuan.

MARTX.6TIK 10ERA (M8)

Emakume esanguratsuei buruzko galderak erantzuteko lehiaketa Sare Sozialetan. Gaztelekuak antolatuta.

MARTXOAK 8 (M8)

12:15 Elkarretaratzea udaletxe aurrean. 

18:00 Manifestazioa Emakumeon Etxetik hasita, eta gero Donostiara 18:40etako autobusean 

MARTXOAK 11 (M8)

11:30 Musika bizipenak eta generoa solasaldia. Emakumeon Etxean. 

MARTXOAK 10

20:00 Dokumentala: Elbira. Erriberan, euskeraz.

MARTXOAK 11

20:00 Bertsoak eta dantza: 'Amaraun'. Erriberan, euskeraz. Sarrerak 10 euro eta 5 euro (-18).

MARTXOAK 14

19:30 Literatura: Landa aldeko neskak. Erriberan, euskeraz. Isabel Etxeberriak zuzenduta.

MARTXOAK 18

10:00-13:00 Pintura tailerra. Erriberan, elebietan. Sarrera 10 euro.

20:00 Antzerkia: 'Toto'. Erriberan, euskeraz. Sarrera 10 euro eta 5 euro (-18).

MARTXOAK 19

13:00 Dantza: 'Irradaka'. Foru Plazan.

MARTXOAK 23

17:00 Tailerra: Zoru pelbikoa eta haurdunaldia. Emakumeon Etxean, elebiduna. Doakoa.

MARTXOAK 24

17:30 eta 18:30 Piano kontzertua. Erriberan. 
Doakoa.

MARTXOAK 25

18:00 Bertsolaritza: Eli Pagola eta Markel Izagirre. Gaztelekuan. Doan.

12:30 Flauta topaketa. Erriberako atarian. Doan.

MARTXOAK 26

16:30 Zinea: Momiak. Erriberan.

19:00 Zinea: 'Ellas hablan'. Erriberan.

MARTXOAK 27

19:30 Literatura. 'Poemas humanos'. Gaztelaniaz. Jorge Carrerok zuzendua.

MARTXOAK 28 ETA 29

18:30 Musika taldeen kontzertua. Erriberan. Doan.

MARTXOAK 31

17:30 Musika: Zartada eta Deblauki taldeen emanaldiak. Erriberan. Doan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!