2023/03/03 - 2023/03/11 17:00

Martxoak 8: Emakumearen Eguna ospatzeko jarduerak

Martxoak 8: Emakumearen Eguna ospatzeko jarduerak
Astigarraga

Martxoaren 3an: Haur eta gazteentzako ekintzak emakume erreferenteak bistaratzeko. Joseba Barandiaran plazan, 17:00etatik 19:00etara, Xaguxarren eskutik.

Martxoaren 4an: Sukaldaritza erotiko maskulinoari buruzko tailerra, 18:00etan Gaztelekuan.

Martxoaren 6tik 10era: Gaztelekuak antolatutako lehiaketa sare sozialetan, emakume esanguratsuei buruzko galderak erantzun beharko dira.

Martxoaren 8an: Elkarretaratzea udaletxe aurrean 12:15etan, eta 18:00etan manifestazioa Emakumeon Etxetik hasita. Ondoren, Donostiara 18:40etako autobusean.

Martxoaren 11n: Musika bizipenak eta generoa solasaldia, 11:30ean Emakumeon Etxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!