Igandean, zuhaitz eguna ospatuko da Anuskan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 1a, 00:00

Urtero bezala udaleko ingurumen sailak zuhaitz eguna antolatu du. Igandean izango da, martxoaren 5ean, 11:00etan, Anuska inguruan. 2022an herrian jaiotako haur bakoitzaren izenarekin zuhaitz bat landatuko da. 2022an 96 haur jaio ziren Astigarragan, eta hauen etxeetara bidali da iganderako gonbidapena, xehetasun gehiagorekin. Ahal duenak aitzurra eramatea eskertzen da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!