Amen arteko topaketa, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 27a, 00:00

Larunbaterako, amen arteko topaketa antolatu du Astigarragako Emakumeon Etxeak. Goizeko 10:00etan emango zaio hasiera tailerrari eta bertaratzeko aldez aurretik izena eman behar da emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbidera idatzita, edota 648 417 157 telefonora deituta edo idatzita. Tailer honen bidez, «gure emozioak landuko ditugu taldean».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!