Batetik Bestera haur antzerkia izango da gaurko protagonista Astigarragan. Benetan Be Teatroaren eskutik eskainitako antzezlan hau, hiru urtetik gorako haurrei eta familiei zuzendutako umorezko antzerkia da. Arratsaldeko 17:00etan emango zaio hasiera antzerkiari, Erriberan eta euskeraz izango da. Txontxongiloen laguntzarekin, giza migrazioari buruz hitz egiten du, txorien migrazioa adibide hartuta: «zuzeneko musikaren uhinek hegalean altxatuko dituzte ikusleak antzokiko eserlekuetatik». Eta migrazioaz gain, ingurumena ere presente du Batetik Bestera lanak: «ingurumenaren eta gure ondare naturalaren ezagutza, babesa eta maitasuna sustatuko ditu antzezlanak eta elkartasuna, elkarbizitza, kulturartekotasuna balorean jarriko ditu. Eta jakin-mina. Jakin-min asegaitza! Txoriburu izango gara hausnarketarako abiapuntu izateko grinaz».
Sarrerak 3 euro balio du etxeko txikientzat, eta 6 euro, 18 urtetik gorakoentzat.