Haur eta nerabeen hezkuntzan familiaren babes funtzioak duen garrantziaz, besteak beste, gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 23a, 00:00
Bullyinga izango du hizpide, gaur, Izaskun Lópezek.

Arratsaldeko 18:30etan hasiko da hitzaldia, Erriberan, eta Izaskun López eskainiko du. Hitzaldiaz gain, trebatzaileak azalpen teoriko praktikoak emango ditu, eta parte hartzeko aukera izango dute herritarrek.

Aurrera jarraitzen du haur eta nerabeei zuzendutako hitzaldi zikloak; izan ere, Treba Gurasoak programaren baitako hitzaldia eskainiko du Izaskun Lópezek, gaurkoan. Erribera kul­­turgunean izango da, arratsal­deko 18:30etatik 20:00etara bitartean; eta hitzaldiaren helburu nagusia da seme-alabentzako in­gurune seguruak eta babes ere­muak sortzen laguntzea: «Ba­lizko egoerak hautematetik, jazarpen egoerak edo bullying kasuak identifikatzeko gakoak eskainiz». Horrez gain, haur eta nerabeen hezkuntzan familiaren babes funtzioak duen garrantziaz hausnartuko dute saioan.

Hitzaldian zehar, ondorengo galderak egingo ditu Izaskun Lópezek, eta gogoetarako tartea ere utziko du: Zer da bullyinga?; jazarpen-egoerak versus bullyinga; zer dira gatazkak? gatazkak bullying ez bihurtzeko gakoak; goiz antzematea eta babesgabetasuna; zer egin dezake familiak?

Hitzaldia izan arren, trebatzaileak azalpen teoriko praktikoak eskainiko ditu, eta bertaratutako herritarrek parte har­tzeko aukera izango dutela jakinarazi dute Treba Gurasoak programaren arduradunek.

Bertaratzeko, ezinbestekoa da aurrez izena ematea, 943 33 50 64 telefono zenbakira deituta, edo euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus helbidera idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!