'Bullying'a hizpide bihar, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 22a, 00:00

Treba Gurasoak programaren baitako hitzaldia eskainiko du Izaskun Lopezek, bihar, arratsaldeko 18:30etatik aurrera, Erriberan. Hitzaldiaren helburua da seme-alabentzako ingurune seguruak eta babes eremuak sortzen laguntzea, besteak beste. Hitzaldira bertaratzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea 943 33 50 64 telefonora deituta, edota euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus helbidera idatzita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!