Astigarragako Zilegi Eskolak Defentsa pertsonala lantzeko ikastaroa antolatu du. Manu Iglesias izango da ikastaroko irakaslea, eta zenbait aholku eta mugimendu erakutsiko ditu. Asteazkenean izango da lehen saioa, 09:30etatik 11:30etara, eta ostegunean bigarrena, 19:00etatik 21:00etara. Izena zilegieskola@aek.eus helbidean eman daiteke.