Ergobiatik abiatuko da Astigarragako kaldereroen konpartsa

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 11a, 10:07

Arratsaldeko 17:30etan aterako dira kaldereroak, eta Joseba Barandiaran plazan bukatuko dute ibilbidea. 

Zipotza elkarteak antolatuta, gaur itzuliko dira kaldereroak Astigarragara. Arratsaldeko 17:30etan jarri dute hitzordua, Ergobiako plazan, eta kalejiran ibiliko dira herriko kaleetan barrena. Joseba Barandiaran plazan bukatuko dute ibilbidea, eta ondoren mahai-bueltan borobilduko dute eguna, afari eder batekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!