Elbira Zipitriaren dokumentala, martxoaren 10ean

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 10a, 00:00

Elbira Zipitria Irastortza (Zumaia, 1906 - Donostia, 1982) hezitzaile eta euskaltzale aitzindariari buruzko dokumental fikzionatua herriz herri estreinatuko da datozen asteetan. Guztira, lurraldeko 36 herritan ikusgai egongo da eta Astigarragan martxoaren 10ean proiektatuko da. Hernanin ez da eskainiko oraingoz. Hainbat adituren eta haren gertuko kideren eskutik Zipitriaren bizitzako gertaeretan eta herriari egindako ekarpenean sakontzen duen filma da Elbira. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!