Abenduaren 23an kontzertua, Eragiyok abesbatzak

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 15a, 17:45

Andre Maria elizan eskainiko du, 19:30etan hasita.

Eguberrietako kontzertua eskainiko du Eragiyok abesbatzak, abenduaren 23an. Andre Maria elizan izango da, 19:30etan hasita.

Pablo Sorozabal omenduko dute, bere jaiotzaren 125. urteurrenean. Bigarren zatian opera pasarteak eta Gabon kantak entzun ahal izango dira. Miren Gabirondo Olazabalek lagunduko du taldea pianoz eta eskusoinuz, eta Ander Simal Alberdiren zuzendaritzapean arituko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!