Pintura saio magistrala izango da Erriberan, abenduaren 17an, goizeko 10:00etan hasita. Ibai Maritxalar artistak bere obra erakutsi eta azalduko du, eta ondoren, parte-hartzaileak lan praktikoa egingo dute artistaren begiradapean. Saioan parte hartzeko ez da beharrezkoa marrazketa edo pintura ezagutzarik izatea.
Sarrera 10 eurokoa izango da, eta izena eman behar da: 695752994 edo 652701553.