Ainhoa Larrañagak kontzertua eskainiko du Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mar. 22a, 13:44

Larunbatean, Ainhoa Larrañaga igoko da Erriberako oholtza gainera, 'Munduaren amaiera' single berria aurkeztera. 

Ainhoa Larrañaga abeslari eta aktore hernaniarrak, ibilbide musikalaren aldeko apustu sendoa egin du. Hilabete hauetan, Chickjuarez ekoizle mexikarraren eskutik, hainbat single argitaratu ditu. Horien artean nabarmenak dira KokoterainoLargo Cargado Lento Corto, Basoan eta hernaniar honen Eko Bat abestiaren zuzeneko berrikuspena Triology bandak lagunduta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!