'Abiadura Handiko Trena' erakusketa jarriko dute Erribera kulturgunean, urriaren 18tik aurrera. Azaroaren 17ra egongo da bertan, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Abiadura Handiko Trenaren trazaduraren inguruko informazioa eta, besteak beste, Astigarragan horrek izango duen eraginari buruzko hainbat panel, plano, proiekzio eta irudi egongo dira ikusgai, Oarsoaldea-Donostialdea AHT gelditu plataformaren eskutik.
Urriaren 18an dokumentala eskainiko dute, 19:00etan.