'Nekatutak' bakarrizketa umoretsua eskainiko du Antton Telleriak, urriaren 21ean, Erriberan. 20:00etan hasiko da, eta sarrerak salgai daude: helduentzat 8 euro, eta adin txikikoentzat 4 euro.
Antton Telleria zuzentasunaren mugak esploratzen saiatuko da (ikuskizunaren izenetik hasita). Barre eginarazteko helburu bakar bat eta “delikatuak” izan daitezkeen zenbait kolektibo aipatuko ditu: psikologoak, ETA, Ertzaintza... eta, nola ez, polemikoenak: irakasleak.