'Psike' kale antzerkia eskainiko du Markeliñe antzerki konpainiak, urriaren 29an, Astigarragan. Erriberako kanpoaldean izango da, 20:00etan hasita.
Kaleko artista bat emanaldirako aurreikusita dagoen gunera helduko da eta bere frustrazioa eta haserrea erakutsiko ditu, ez duelako lortzen txaloak jasotzea.
Buru handi baten barrutik datozen barreek artistari iseka egiten diotela dirudi. Ahots beldurgarri eta probokatzaile horiek isilarazteko ahaleginean, artistak bere kontzientziaren mamuekin egingo du topo.