'Kutsidazu bidea Ixabel' antzerki musikala eskainiko dute urriaren 8an, Erribera kulturgunean. Iluntzeko 20:00etan hasiko da emanaldia.
2021eko ikuskizun musikal onenaren MAX Saria jaso zuen. Joxean Sagastizabalen 'Kutsidazu bidea Ixabel' nobela, gehien irakurri den euskarazko nobela, orain formatu musikalean prestatu dute, Demoderen eskutik eta Patxi Barcoren zuzendaritzapean.
Musikalak umorea, maitasuna eta abesti dantzagarrien bitartez, baserri bitxi batera euskara maila hobetzera joaten den Juan Martin gazte donostiarraren istorioa kontatzen du.