'Habitat, ezkutatu diguten historia' erakusketa, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 2a, 12:32

Bihartik egongo da ikusgai, urriaren 14ra arte.

'Habitat, ezkutatu diguten historia' erakusketa jarriko dute ikusgai bihartik, Erribera kulturgunean. Urriaren 14ra arte egongo da bertan, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Nabarralde fundazioaren erakusketak Euskal Herriko historiaren gakoak erakusten dizkigu: euskal nafarren habitata eta lurraldetasuna, mugarri izan diren datak, pertsonaiak eta gertaera garrantzitsuak.

Mendeetako historia modu grafiko eta laburrean, helburu pedagogiko batekin. Aurkezpena eta bisita gidatua: urriaren 3an eta 14an, 19:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!