'Lore bitxiak, ipuin ttipiak' ipuin kontaketa saioa izango da urriaren 6an, Erriberako terrazan, Lur Kortaren eskutik. Arratsaldeko 17:00etan izango da, 4 urtetik gorakoentzat. Haurrek gurasorik gabe egon behar dute, eta parte hartzeko gonbidapena eskatu behar da liburutegian aste berean.