Bihar egingo dituzte estrakzioak Astigarragan: Erribera kulturgunean, arratsaldeko 16:30etatik 20:10etara. Astigarragako Odol Emaileek antolatu dute deialdia, Udalarekin lankidetzan eta Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearekin koordinatuta. Odola eman nahi dutenek, hori bai, aldez aurretik eskatu beharko dute hitzordua: 943 00 78 85 telefonora deitu behar dute, bihar bertan, goizeko 08:30etatik 14:30etara.