Iñude eta artzaien konpartsarako izena eman daiteke datozen egunetan

Kronika - Erredakzioa 2023ko ots. 1a, 00:00

Otsailaren 19an irtengo dira eta izena emateko eta arropa jasotzeko egunak, etzi eta otsailaren 8a izango dira, 19:30etatik 20:30etara.

Aurten ere, Inauteri iganderako, otsailaren 19an, Iñude eta artzaien konpartsa antolatuko du Astigar Dantza taldeak. Parte-hartzea irekia da, edonor atera daiteke desfilean, garaiko jantziekin zenbait paper beteaz. Horretarako, Astigar elkartean lokalean banatuko dira ekarriko dituzten jantziak. Esan bezala, parte-hartzea irekia da zenbait pertsonaien paperean ateratzeko eta baita danborradan jotzen ateratzeko ere.

Kasu horretan, danborradan jotzen ateratzeko gutxieneko adina 15 urtekoa da, hau da aurten 2008an jaiotakoetatik atzera. Izena emateko eta arropa jasotzeko egunak otsailaren 3a, ostirala, eta otsailaren 8a, asteazkena, dira, 19:30etatik 20:30etara.

 

Iñude eta artzaien konpartsaren ibilbidea

Otsailaren 19an honako ibilbidea egingo du Iñude eta artzaien konpartsak. 11:30etan Ergobiko plazatik aterako dira eta Joseba Barandiaran plazan bukatuko dute. Euria eginez gero, 12:00etan Kontxa Etxeberria plazan elkartuko dira, bertako arkuazpitan desfilea egin eta eguraldiaren arabera, ikastola edo frontoira mugituko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!