Nolako eragina dauka kirolak zoru pelbikoan?

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 30a, 00:00

Zoru pelbikoari eta kirolari buruzko tailerra antolatu du Astigarragako Emakumeon Etxeak, bihar arratsalderako. Zehazki, partehartzaileek aukera izango dute ezagutzeko nolako eragina daukan praktikatzen duten kirolak, beraien zoru pelbikoan. 17:15etan izango da, Emakumeon Etxean. Eta doakoa bada ere, izena eman behar da aldez aurretik: emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com, 648 417 157, edo Emakumeon Etxean bertan (Kale Nagusia 23). Gainera, haur zaintza zerbitzua ere eskainiko dute, aurrez abixatuz gero.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!