'Barre egin Petritegin!' emanaldiak, sekulako arrakasta

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 28a, 00:00

Aitziber Gamendia, Petritegiko familiako kideekin.

Ostegunean Aitziber Garmendiaren bisita izan zuten Petritegin, Barre egin Petritegin! umorezko emanaldia eskaini baitzuen. 150 lagun bertaratu ziren sagardotegira, eta jendea ezustean harrapatu zuen Aitziberrek, saski bete sagar eszenatokitik jaitsi eta ikuskizunean parte hartzera animatu zituenean. Sekulako giroa jarri zuen Garmendiak, eta Petritegiko etxekoek eskerrak eman nahi izan dizkiote artista umoretsuari. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!