Gurasolagun, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 27a, 00:00

Bueltan da Gurasolagun egitasmoa, Astigarragan. AEK euskaltegiak antolatuta, datorren astean hasiko dituzte saioak, otsailaren 3an; eta ostiralero egingo dituzte, arratsaldeko 16:45etatik 18:00etara. Izena ematea beharrezkoa da, parte hartu nahiz izanez gero, eta horretarako zenbait bide daude aukeran: iker-g@aek.eus edo euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus helbideetara idatzita; edota  607 610 687 edo 943 33 10 67 telefonoetara deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!