'Mary Shelley' filma proiektatuko dute gaur arratsaldean, Emakumeon Etxean

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 27a, 00:00
Mary Shelleyren bizitzari buruzko filma izango da gaurkoa.

Pelikulaz gain, zenbait tailer eskainiko dira Emakumeon Etxean, eta horietako bitan izena eman behar da.

Jarduera ugari antolatu ditu Astigarragako Emakumeon Etxeak, datozen egunetarako, eta herritarrek gaurtik aurrera izango dute egitasmo hauez gozatzeko aukera. Mary Shelley filma proiektatuko dute gaur arratsaldeko 18:00etan, Emakumeon Etxean. Mary Shelley Frankenstein sortu zuen idazlea izateagatik gogoratuko dute beti. Eta pelikula honetan munduan arrastoa uzteko prest dagoen nerabe ameslari baten nondik norakoak kontatzen dira.

Proiekzioak alde batera utzi, eta datorren asterako, zenbait tailer antolatu ditu Emakumeon Etxeak. Datorren asteartean, Zoru pelbikoa eta kirola erdigunean jartzeko, doako tailerra eskainiko dute, arratsaldeko 17:15etan, Emakumeon Etxean. Otsailaren 3rako, berriz, Emakumeon Etxeak Astigarragako Gazte Asanbladarekin batera,  lan baldintzen inguruan eztabaidatzeko tailerra antolatu dute, arratsaldeko 18:30etan izango da, Emakumeon Etxean. 

Eta otsailaren 4rako, hazkuntza saio berezi baten bueltan biltzeko aukera eskainiko dute; 'Nigan bizi diren emakumeak' izeneko tailerra eskainiz, Emakumeon Etxean. Urtarrilaren 31ko eta otsailaren 4ko tailerretan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbidera idatzita, edota  648 417 157 telefonora deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!