Bideojokoen arriskuei buruz gaur, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 25a, 00:00

Hitzaldia eskainiko du MacSonrisas zentroko Julen Linazasorok, arratsaldeko 17:30etan hasita, kulturgunean.

Bideojokoen inguruko hitzaldia eskainiko dute gaur, Erribera kulturgunean. Baina oraingoan, joko horien arriskuei eta prebentzioari buruz ariko dira, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. MacSonrisas hezkuntza zentroko Julen Linazasoro izango da hizlari, euskeraz.

Saioan, Linazasorok errepasoa egingo die bideojoko eta online plataforma ezagunenen edukiei, eta horiek dauzkaten arriskuen prebentzioa nola landu azaleratuko du. Horretarako, adinaren araberako gomendioak emango ditu hizlariak, eta heziketa irizpide orokorrak ere eskainiko ditu. Gainera, bideojokoek dauzkaten kontrol eta ezarpen aukeren berri ere emango du.

Hezkuntza digitalerako zentroa da MacSonrisas, eta 2010ean sortu zuten, jendeari laguntzeko gailu elektronikoei zukua ateratzen. Gerora, ordea, teknologiak eta internetek dauzkaten arriskuak ikusita, zibersegurtasunean espezializatu ziren, norbanakoei eta enpresei jarraibideak emanez; eta era berean, adin txikikoek interneten eta sare sozialetan duten zaurgarritasuna kontutan hartuta, familiei, irakasleei eta ikasleei bideratutako formakuntza saioak eta tresnak eskaintzeari ere ekin zioten. Horietako bat da gaur Erriberan eskainiko dutena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!