Datorren astean hasiko da Gurasolagun, eta zabalik dago izenemate epea

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 24a, 00:00

Astigarragako AEK euskaltegiak antolatuta, ostiral arratsaldetan izango dira saioak, otsailaren 3an hasita. Doakoa da partehartzea.

Bueltan da Gurasolagun egitasmoa, Astigarragan. AEK euskaltegiak antolatuta, datorren astean hasiko dituzte saioak, otsailaren 3an; eta ostiralero egingo dituzte, arratsaldeko 16:45etatik 18:00etara.

Egitasmoak gune aproposa eskaintzen du, gurasoak seme-alabekin zein beste guraso batzuekin euskeraz aritzeko, guraso horiek beraien euskera praktikan jarri eta indartzeko aukera izan dezaten, «gurasoen arteko giroa euskalduntzeko helburuarekin». Horrela, bertan elkartuko dira euskeraz dakiten gurasoak eta ikasten ari direnak. Hortaz, edozein gurasok hartu dezake parte: euskeraz aritzeko nahia da bete beharreko baldintza bakarra.

Saio horietan parte hartzea doakoa da, baina horretarako, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Dagoeneko zabalik dago apuntatzeko epea, eta zenbait bide daude aukeran. Batetik, posta elektronikoz egin daiteke, helbide hauetako batera idatzita: iker-g@aek.eus edo euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus. Eta bestetik, telefonoz deituta eman daiteke izena, honako zenbakietan: 607 610 687 edo 943 33 10 67.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!