Euskeraren bueltan, bi ekintza egingo dira gaur Astigarragan; batetik, Euskal musika geureganatuz elkarrizketa musikatua; eta bestetik, Pantailak euskaraz hitzaldia. Eguerdiko 12:30etan, emango zaio hasiera Mihise Kultur Elkarteak eskainiko duen elkarrizketa musikatuari, Erriberan. Doakoa da eta Arantzazuko Ama ikastetxeko laugarren mailako ikasleentzat antolatu du saioa Astigarragako Udalak. Mihise Kultur Elkarteak gaur egungo egoeraren gogoeta batean oinarritu du gaurko elkarrizketa musikatua: «gazteek ez dute euskal musika entzuten». Hori horrela, Mihise taldearen elkarrizketak eta kontzertutxo honek euskal kantu ezagunak ditu ardatz.
Arratsaldeko 18:00etan, berriz, Pantailak euskaraz hitzaldia eskainiko du Iñigo Arandiak, Erriberan. Gure pantailetan euskeraz dagoen eskaintzari buruz arituko da, eta era berean zer ikusi daitekeen erakutsiko die astigartarrei.