Martxan da 'Batu Musikari' kontzertu zikloa. Musika Eskolaren eskutik, ikasle helduez osatutako taldeek kontzertuak eskainiko dituzte, hilabeteko azken ostiralean, Erriberako lehen solairuko terrazan.
Zikloaren helburua musika eta musikariak batzea da, bien arteko osotasun bat sortzeko. Musika Eskolako ikasleen artean sortzen den sinergia eta musikaren ikaskuntza eta esperimentazioa uztartu nahi dituzte emanaldietan.
Hilabeteko azken ostiraletan eskainiko dituzte kontzertuak, eta lehenengoa urtarrilaren 27an izango da. Sarrera doakoa izango da, eta adin guztietako astigartarrei luzatu diete gonbidapena. Momentuz, ikasturtea amaitu arte iraungo du kontzertu zikloak.