Txapelarekin itzuli zen etxera, pasa den ostiralean, Ekain Lizeaga astigartarra. Elolarekin batera jokatu du Elgoibarko San Antonetako XXX. Gizonen Pilota Txapelketa, eta Senior kategoriako garaileak izan dira.
Abenduaren 30ean jokatu zuten finalaurrekoa, Senar-Lazkoz bikotearen aurka, eta lehenengo partidutik erakutsi zuten sendotasuna, 22-7 irabazita.
Finalean Murua eta Apezetxearen aurka jokatu zuten. Partidu gogorragoa izan zen azkenekoa, eta gehiago izerditu behar izan zuen bikote garaileak. 22-20 amaitu zen finala, eta astigarragara joan da txapeletako bat.