Lagun beltz asko antzezlana eskainiko dute gaur, 20:00etan hasita Erribera kulturgunean, Asier Hormaza, Ramón Ibarra eta Asier Sota aktoreek. Sarrerak 10 euro balio du, eta 5 euro 18 urtez azpikoentzat. Umorez jositako antzezlana da.
«Pertsona ezezagunei diegun beldurra edo arbuioa islatzen du. Istorioa ixtear dagoen taberna batean gertatzen da. Barruan, tabernako jabeak eta bere lagun onenak azken tragoa hartzen ari dira. Bat-batean, galduta dabilen migratzaile batek atea joko du, eta mugikorra kargatzen uztea eskatuko die, bere alabari deitzeko, Londresera», aurreratu dute artistek.