2023/01/26 18:00

Bestelakoak

Astigarragako emakumeen historia hurbila

Astigarragako emakumeen historia hurbila
Erribera kulturgunea, Astigarraga

Astigarragako emakumeen historia hurbila, gorputz-praktiken bidez azaldua (XX-XXI. mendeak).

Udalak herriko emakumeen historia jaso, landu eta herritarren eskura jartzeko sortutako ikerketa beka jaso zuen Amets Castrejanak 2020an eta beka horren emaitza den argitalpena da aurkeztuko dena. Egileak, liburua aurkezteaz gain, ikerketa-lanaren nondik norakoak azalduko ditu. Carmen Diez antropologian adituak gidatutako solasaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!