Mihise Kultur Elkartearen eskutik Euskal Musika Geureganatuz elkarrizketa musikatua. Gaur egungo gaztetxoek ez dute euskal musika entzuten, musika latinoa, espainiarra eta anglosaxoia kontsumitzen dute eta musika euskeraz entzutea desprestigio moduan ikusten dute. Elkarrizketa eta kontzertutxo honek euskal kantu ezagunak ditu ardatz.
Arantzazuko Ama ikastetxeko 4. mailako ikasleentzat Udalak antolatutako saioa.