Lagun beltz asko antzerkia. Ramón Ibarra, Asier Hormaza eta Asier Sotarekin.
Pertsona ezezagunei diegun beldurra edo arbuioa islatzen du. Istorioa ixtear doan taberna batean gertatzen da. Barruan, tabernako jabeak eta bere lagun hoberenak azkena hartzen ari dira. Bat-batean, galduta dagoen migratzaile batek atea jotzen du eta mugikorra kargatzen uztea eskatzen die.