Antzezlanak, pelikulak eta ipuin kontalariak iritsiko dira Astigarragara, urtarrilean

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 10a, 00:00

Erriberan eskainiko dute antzezlana, Ramon Ibarrak, Asier Hormazak eta Asier Sotak.

Kultur agenda oparoa osatu du Astigarragako Udalak, urtarrilerako. Sagardo denboraldiaren irekierarekin batera, ikuskizun ugari izango dira herrian. Anje Duhalderen kontzertua da egitarauean nabarmentzen den ikuskizunetako bat; Urtarrilaren 28an izango da, Erriberan. 

Urteko lehenengo egunetan izan da kulturaz gozatzeko aukera, eta horrela izaten jarraituko du hilabete guztian zehar; ekitaldi, kontzertu eta antzezlanez beteta iritsi baita urtarrileko agenda. Aste honetan bertan, Gaztelekuak antolatutako lehiaketako argazkiak erakusketa izango da, Erriberan. 12 eta 17 urte bitarteko gazteek egindako argazkia hauek hilaren 20ra arte egongo dira ikusgai. 

Bihar bertan egingo da hilabeteko ekitaldi esanguratsuena: XXX. Sagardo berriaren eguna. Bihar irekiko da 2023ko sagardo denboraldia, eta, urteroko legez, egitarau zabala osatu du Udalak, Astigarragako sagardogile, taberna eta elkarteekin elkarlanean. Hasteko, eguerdiko 12:00etan aurkezpena eta prentsaurrekoa egingo dituzte, sagarrondoaren landaketarekin batera, Sagardoetxean; 13:45etan irekiko dute txotx denboraldia, Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia aktoreekin; eta arratsaldean trikitilariek girotutako pintxo dastaketa izango da Astigarragako tabernetan, 18:30etatik aurrera.

Antzerkiari dagokionez, Lagun beltz asko antzezlana da agendako ekitaldi haundia. Ramon Ibarra, Asier Hormaza eta Asier Sota aktoreek eskainiko dute, urtarrilaren 14an, Erriberan. Ikusikizuneko istorioa ixtear dagoen taberna batean gertatzen da, eta bertan pertsona ezezagunei diegun beldurra islatuko dute.

Aktoreekin jarraituta, zineak ere badu tartea urtarrileko kultur-agendan. Bi pelikula saio izango dira oraingoan: urtarrilaren 15ean eta hilaren 29an izango dira. Lehenengo saioan Hopper, oilasko erbia filma proiektuatuko da haurrentzat, eta AS BESTAS thrillerra 12 urtetik gorakoentzat. Bigarren saioan, aldiz, Ama Mu itzuli da pelikula hautatu dute txikienentzat, eta Historias para no contar komedia dramatikoa ikusi ahal izango dute helduek. 

Musikak eta literaturak ere badute tartea

Musika emanaldietan, Anje Duhalde abeslari lapurtarraren kontzertua topatu daiteke. Urtarrilaren 28an eskainiko du kontzertua, Erribera kulturgunean. Sarrerak salgai daude, 10 eurotan. Eta lapurtarraz gain, bertako musikariek ere eskainiko dituzte kontzertuak. Urtarrilaren 27an, esaterako, Batu musikari kontzertu zikloari jarraipena emango diote Norberto Almandoz musika eskolako ikasle helduen talde kontzertuarekin.

Azkenik, literaturaren atalean, zenbait nobela irakurtzeko aukera izango da urtarrilean. 17an Nerea Ibarzabalen Bar Gloria liburuaren irakurraldia izango da, Isabel Etxeberriak zuzendua; eta 30ean Menchu Gutierrez idazlearen Latenteren irakurketa saioa gidatuko du Jorge Carrerok. Parte-hartzea doakoa eta irekia izango da.

 

 

EGITARAUA

ASTIGARRAGA

GAUR

09:00-13:00/16:00-20:00  Gaztelekuko argazkiak, Erriberan.

URTARRILAK 11

XXX. Sagardo berriaren eguna

12:00 Aurkezpena, prentsaurrekoa eta sagarrondoaren landaketa, Sagardoetxean. 

13:45 Txotx boladaren hasiera, Alorrenean. Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreak dira aurtengo gonbidatuak.

18:30 Pintxo dastaketa Astigarragako tabernetan.

URTARRILAK 12

17:00 Baratzeko kondairak ipunaren kontaketa, Lur Kortaren eskutik. Liburutegian. 

URTARRILAK 14

20:00 Lagun beltz asko antzezlana, Erriberan. Ramon Ibarrak, Asier Hormazak eta Asier Sotak pertsona ezezagunei diegun beldurra islatuko dute.

URTARRILAK 15 

16:30 Hopper, oilasko erbia haur pelikula, Erriberan. 

19:00 AS BESTAS pelikula, Erriberan. Galiziako herrixka bateko tira-biren gainean eraikitako istorioa.

URTARRILAK 17

19:30 Bar Gloria liburuaren irakurketa. Isabel Etxeberriak zuzendua. 

URTARRILAK 18

12:30 Elkarrizketa musikatua, Erriberan. Mihise Kultur Elkartearen eskutik. 

18:00 Pantailak euskaraz taldearen ibilbideari buruzko hizketaldia. Iñigo Arandia taldekidearen eskutik. Erriberan. 

URTARRILAK 25

17:30 Bideo jokoak: arriskua eta prebentzioa. Julen Linazasorok plataforma ezagunenen errepasoa egingo du. Erriberan. 

URTARRILAK 26

18:00 Astigarragako emakumeen historia hurbila, gorputz-praktiken bidez azaldua (XX-XXI. mendeak). Erriberan. 

URTARRILAK 27

19:00 Batu Musikari kontzertu zikloa, Norberto Almandoz musika eskolaren eskutik. Erriberan. 

URTARRILAK 28

20:00 Anje Duhalde abeslariaren kontzertua, Erriberan.

URTARRILAK 29

16:30 Ama Mu itzuli da haur pelikula, Erriberan. 

19:00 Historias para no contar pelikula, Erriberan. 

URTARRILAK 30

19:30 Jorge Carrerok zuzendutako literatur solasaldia. Latente, Menchu Gutierrezen nobelaren ingurukoa. Erriberan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!