Goizeko 06:00etan kotxe batek sua hartu zuen atzo Astigarragako Pelotari kalean eta ondorioz beste lau kotxek ere kalteak izan zituzten. Ertzaintza goizeko seietan Pelotari kalean sua zerk eragin zuen ikertzen ari da. Ez dago argi zein izan zen sutearen jatorria, eta nola piztu zen. Horregatik, ohikoa den modura, ikerketa zabaldu du Segurtasun Sailak, sutearen jatorria egiaztatu eta nahita eragindakoa izan zen ala ez jakiteko. Suhiltzaileak itzali dute goizean hurbildu eta berehala.
Oraingoz ez dago intentzionalitate-zantzurik, baina ikerketa bat ireki dute sua zerk eragin duen argitzeko.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 06:15 aldera jaso zuen abisua, Buruntzaldeko Pelotari kalean ibilgailu bat erretzen ari zela jakinarazteko.
Sugarrek inguruan baterian aparkatuta zeuden beste lau auto kaltetu zituen, horietako bat bereziki. Beraz bi dira erre diren kotxeak.
Gertaera ia berdina gertatzen den bigarren aldia da azken astean. Errege Egunean Hernaniko Karabel auzoan hiru kotxe kixkali eta bi kaltetu ziren.