'Iratxoen kantu sekretuak' gaur, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 8a, 00:00

Magiaz beteriko ikuskizuna eskainiko da gaur, 17:00etatik aurrera Erribera Kulturgunean. Iratxoen kantu sekretuak Gookapi baso magikoan murgiltzen du ikuslea. Dantza, hitz eta koreografiak ere ezagutuko dituzte txikienek Pintxo, Mithy, Liz, Hur, Xira, Miasu Jakintsu eta bestelako iratxoekin eta Iñigito Txapelpunk abeslariaren eskutik. 3 euro balio du sarrerak adin txikikoentzat eta 6 euro 18 urtetik gorakoentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!