Urtarriletik ekainera, lau ikastaro eskainiko ditu Emakumeon Etxeak; eta horietan izena emateko epea, aste honetan bukatuko da. Zehazki, gaur da azkeneko eguna biodantza eta estresaren kudeaketa ikastaroetan apuntatzeko; eta ostiralera arte dago aukera, brikolajea eta zoru pelbikoa ikastaroetan. Izena emateko: emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com, 648 417 157 edo Emakumeon Etxean bertan (Kale Nagusia 23).