Astigarragako datu ugari, udal webgunean eskuragarri

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 27a, 00:00

Atal berri bat sortu du Astigarragako Udalak, bere webgunean (astigarraga.eus), herriko biztanleria datuak eta adierazle sozioekonomiko nagusiak herritarren eskura jartzeko. Horrekin, eskaini nahi izan dituzte datu estatistiko ofizial eguneratuak, modu irekian eta publikoki. Adierazle horiek grafikoki eta modu interaktiboan ikusi daitezke, eta adierazle bakoitzaren informazioa hainbat formatutan deskargatzeko aukera ere badago. Zehazki, honako bost ataletako datuak daude eskuragarri: demografia, lan merkatua, jarduera ekonomikoa, ingurumena eta mugikortasuna, eta errenta. Atalaren helbidea honakoa da: https://www.astigarraga.eus/eu/biztanleria-adierazle-sozioekonomikoak.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!