Astigartar txikiek zilipurdika eta jolasean aritzeko tartea izango dute gaurkoan. Kiroldegi azpiko aretoa jolas-areto bilakatuko dute, ondorengo ordutegian: 11:00etatik 13:00etara; eta 16:00etatik 18:30etara. 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat bideratutako jolas aretoa izango da eta urtarrilaren 5era arte edukiko dute bertan jolasteko aukera.