Aurten ere, astigartarren Gabonak alaitzeko aletxoa jarri du Astiko Elkarteak. Ohi moduan, bi jarduera antolatu ditu; Gabonetako zozketa da bat, eta dagoeneko amaitu da parte hartzeko aukera; eta bestea, berriz, Astigarragako haur eta gaztetxoei zuzendutako jolas-parkea. Etzi, hilaren 29an eta 30ean jarriko dira atrakzioak, 11:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara bitartean. Aurrekoetan bezalaxe, hiru gunetan jarriko dira jolas-parkeak, hala nola, Kontxa Etxeberria Plazan, Norberto Almandoz plazan eta Joseba Barandiaran plazan. Astikok aurreratu du sarrera doakoa izango dela, Astiko elkarteko establezimenduei esker.